XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11. Ikastetxe batek 4 ikas-gela ditu.

1`goan 32 ikasle daude, 2`gn ikas-gelan 36, 3`gnean 29 eta 4`gnean 24.

Zenbat ikasle daude Ikastetxean?.

12. Nik 16 puntu irabazi ditut eta Koldo`k 37.

Zenbat geiago ditu Koldo`k?.

13. Laranja batzuk aurkitu dituzte bi mutikok.

Bakoitzak 7`na artu dituzte, ta 4 gelditu dira.

Zenbat laranja ziran?.

14. Epaillak 31 egun ditu.

Gaur 13`gna da.

Zenbat egun gelditzen illari?.

15. Upeltxo batetik onela atera dute ardoa:12, 14, 16 litro.

Oraindik 4 litro daude.

Zenbat litro zeuzkan?.

16. Kepa`k orain 7 urte ditu.

Emendik 15 urtera zenbat izango ditu?.

17. Illaren azkenean arategian 450 pezta zor nituan.

Ordaintzeko, 100 peztako 4 txartel eta 50 peztako txanpona eman dizkiot.

Zenbat itzuliko dizkit?.

18. Ikastolara igaz 836 ikasle etorri oi ziran.

Aurten 132 geiago gera.

Guztira zenbat gera aurten?.

19. Landa batean 462 sagarrondo ta 340 udare-ondo daude.

Guztira zenbat zugaitz igalidun daude?.

20. Langille batek lurrean aska aundi bat egin du 4 egunen buruan: egun bakoitzean, 13, 14, 12 ta 15 metro zulatuz.

Guztira zenbat metro luze da aska ori?.